Urtz "Esnatzean" (Maldito Records)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-07-24 00:35

pyromanya@hotmail.com 1721774308532

Hamar urteko geldialdiaren ondoren, jatorrizko partaideekin itzuli zen Urtz 2014an. Hortik aurrera, 2019an Xabier Camarerok beste hiru musikarirekin jarraitu zuen aurrera. Bigarren diskoa dute jada, eta zazpi kantu berri hauek entzun ondoren, eta aurrekoan bezala heavy metalik ez dagoen arren, kalitate estandarrak ezin hobeto betetzen dituzte. Taldearen nortasun agiria diren melodia hunkigarriek (Ez etsi, Hegoak eta abarrek) hor jarraitzen dute. Malenkonia trazak (Zonbi) edota pasarte epikoak (Esnatzean) ere ez dira falta, han-hemenka barreiatuta dauden elektronika seinale txiki batzuez gain. Kuriosoa eta pizgarria da Beldurrik gabe-ren groovea, hain justu Gatibuk Musikak salbatuko gaitu-n egingo lukeenaren antzekoa. Xabierren ahotsak betiko magia mantentzen du, eta bere musikarien profesionaltasunak sustengu segurua ematen dio. Zuzeneko errepertorioan arazorik gabe sartzeko moduko kantuak ditugu.


Utzi iruzkina: