Monster Magnet "A better dystopia" (Napalm Records, 2021)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-01-17 13:02

pyromanya@hotmail.com 1642421245757

Dave Wyndorfek aurten eman digun sorpresa zitala izan da benetan, gehienbat proto heavy estiloa lantzen zuten hainbat bandaren kantu ahaztuak berreskuratu eta bere estilora moldatu baititu. Ingalaterrako eta USAko taldeen piezak dira, gehienbat 1968 eta 1972 artekoak: batzuek B alde ilunak dira eta banda gehienak ezezagunak. Soinu boteretsu honekin Monster Magnetek berezkoa duen space rockean, hard rock psicodelikoan eta heavy atmosfera hipnotikoetan murgilduko gaitu. Gutxi batzuk nabarmentzekotan, Dust taldearen “Learning to die”, Morge-ren “Welcome to the void”, The Cave Men-en “It’s trash” eta Jerusalem-en “When the wolf sits”. Sorpresa kanturik onenean dator: Table Scrapsen 2015eko “Motorcycle (straight to hell)” zapaltzailea, entzulea instantean trantzean sartzeko modukoa.


Utzi iruzkina: