LENDAKARIS MUERTOS + STUPENDA JONES

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2006-10-16 23:54
1

LENDAKARIS MUERTOS + STUPENDA JONES           IBARRAKO GAZTETXEA

   “Señora, baje. Éste es un espectáculo gratuíto”.

       Lendakaris Muertosen lehen diska eskuratu nuenean, inpaktoa berehalakoa izan zen: Kanta motz-motzak, kañeroak, zuzenak eta umore freskagarriz jantziak. “Veterano de la kale borroka”, “Mercenario en Irak”…gaur egungo punk himno berriak bihurtu dira. Beti hartu izan diet Vaya Semanitaren kutsua, hots, geure buruaz barre egitea, broma astunak…e.a. Nork pentsatuko luke duela urte gutxi, Gaztetxe eta plazetan jendeak “Gora España” edo “Policía sí” ukabilak altxata kantatuko lukeenik? Ohore bat Ibarretxe abeslaria Espainiako Selekzioko jertsearekin ikustea (espero dut ESAITeko inor han ez egon izana). Espektakulu bikaina eskainiz, publiko artean noiznahi nahastuz, mikroa konpartituz…Eskenatokitik leihora begiratu eta kalean bi emakume ikusi zituenean: -“señora, baje, éste es un espectáculo gratuíto” esan, eta hark barre egin zuen. Ondorengo “su hija está aquí” horrek ez zion agian, grazia handirik egin emakumeari. Umorea eta adarjotzea, giro paregabea. Publiko oso gaztea bildu zen Iruñearrak ikusteko. Punkak etorkizuna badu! Agirre kitarrista eta Garaikoetxea baxujolearen koroak bikainak dira, ez ahots onagatik, musikari indar handia ematen diotelako baizik.Edo Ardanza bateriajlearenak…Gizon hau show hutsa da, sekulakoak eman zizkion, hori da hori entrega! Kantak ederki matxakatu zituen. Hortxe dugu, taldeko kiderik zaharrena eta duen guztia emanez, hiper-motibatua. Zorte handia dute holako tipo bat edukitzeaz. Laburtuz, momentuko zuzeneko onenetariko bat duen taldea da, gertu-gertukoa, “soy muy cool, doy porcul” jarreratik ezin urrunago. Ibarrako Gaztetxean, Lendakaris Muertosek arrasatu egin zuen. Pablo Cabezak arrazoi zuen.

       Aurretik, Stupenda Jonesen ordubeteko emanaldia. Olaztikoek giroa ederki berotu zuten. Egia esan, gozada bat da azkenaldian euskal talde berriak deskubritzea, batez ere hauen jarreragatik. Kasu hontan, letra erreibindikatiboak jarrera rockeroarekin nahastu ziren. Emanaldi potentea izan zen, gogoz jo eta gustora utzi gintuzten. “Odolezko errekak”, “Torturak badirau”, “No quiero ser como tú” ezagunez gain bertsioak ere etorri ziren. Beraien estilora moldatuta, Van Morrisonen “Brown eyed girl” ez zuten borobildu, bai ordea The Kingsmenen “Louie Louie”, itzela! Euskal talde baten bertsio bat ere egin zuten, faltan hainbeste botatzen ditugun Cicatrizen “Loco”! Diska berriaren zain gelditzen gara.

       Baten batek haurtzaindegian egon ginela esango du agian. Baliteke, baina izatezkero, punk giroko haurtzaindegia izan zen, parranda giro dibertigarri batekoa. Eta bestelako alukerietatik urrun, urrun. “Besos Gaztetxeros”!!!

Gora punka!

Gora punka! 2006-10-18 00:25 #1

<p>Nork esan zuen punka hila zegoela? Musika moduan behintzat hor dago, hor ari da. Bestea da punk horren izaera nolakoa den... Postaleko punky gehiegi ala mugimendu honen eboluzioan urrats berri bat? </p>


Utzi iruzkina: