Kasettearen belaunaldia
Oso ondo gelditzen da beti biniloa erosi duzula esatea, halako autentizidade baten erreibindikazioa egitea, eta bai, formatu ederra da, baina haren atzetik behartutako pose bat egon ohi da batzuetan. Ni kassettearen belaunaldikoa naiz: gazteegiak ginen binilorako, zaharregiak, ordea, CDrako (oraindik ez bait zen komertzializatu).
Biniloak (orduan “diskak” esaten zitzaien soilik) garestiegiak ziren gu bezalako gaztetxoentzat, eta kassette formatua asekiblea zen. Sortu zenean, sekulako iraultza izan zen, musika grabatzea baliabidetzen zuelako. Diska industria beldurtu egin zen, jendeak kopiak kontrolik gabe egin zitzakeelako, eta salmenten jeitsieraren ondorioz guztira pikutara joan zitekeenaren beldur ziren. Edo hori zioten behintzat. Ondoren ikusi zen bezala, ez zen halakorik gertatu. Gaur egun jende askok adibide berbera jartzen du Internetetik musika jeisteko dagoen aukerarekin: Hots, kassette zahar haiekin bezala, abestiak kopiatu ahal izango direla, eta berdina dela. Ez dut inolaz ere arrazoi hori konpartitzen, eta Internetek musika produkzioari eta taldeei (salmenten zifrak ikusi besterik ez dago) sekulako jipoia emango diola uste dut (jada nahiko min egin du). Abantaila asko dituen arren, dena ez da hain polita. Pertsonalki, disketxeek dirua galtzeak berdin dit, baina ez nuke ahaztu nahi taldeak ere kaltetuak direla. Boterea, prentsa, disketxeen zapalkuntza jasan izan behar dute beti. Orain etsai berri bat irten zaie, musikaren zirkulazio librea. Horretaz gain, gizartearen aurrean enrollatuenak bezala aurkeztu behar dute euren burua askotan, eta pirateriaren alde daudela esan. Noski, askok benetan sinestuko dute horretan, baina zergatik ikusten ditugu gure musikariak negozio zale modura, eta diruzale amorratu bezala? Bere lanagatik bizi nahi izateagatik?
Sisak esan zuen bezala: “Musika debalde? Ados, baina ogia debalde nahi dut, gasolina debalde, telefonoa debalde”. Hemen dagoen sakoneko arazoa, gure musikariak, eta rocka ez ditugula baloratzen. Zure bizitzako taldean, zure abestiak, hainbeste gogoz grabatutako diska, kakaren prezioan saltzea behartzen bazaituzte, benetan behar da morala altua edukitzea. Horretaz gain, disketxeak (batere ergelak ez direnak), diska bat argitaratzeko garaian, salmenten jeitsierak argudiatuta, taldeei baldintza negargarrietan eskaintzen diete ekoizpena eta banaketa. Horren ondorioz, zenbait taldek autoekoizpenera jo dute (nahiz eta banaketarako disketxetara jo behar izan), hala nola Su Ta Gar, Neubat eta Betagarrik, besteak beste.
Diska denda askok itxi behar izan dute. Baina saretik musika jeisten duenak ez du errurik. Diskak hain garesti izanda, horretera jotzea zilegia da, noski! Eta prezioak jeitsiko balira? Nik uste dut, momentu hontan jende askok ez lukeela diska dendetara joko, eta saretik jeisteko dinamika horrekin jarraituko luketela. “Izorra daitezela disketxeak”. Ados. Baina haiek hondoratu ezkero, ez dira bakarrak izango. Jar gaitezen musika talde baten lekuan: Beraien bizitzako taldean daude. Azkenik, urteetan zehar landutako kantak, instrumentu eta amplifikadoretan gastatutako dirutza, entsegu lokal baten ordukako alokairua (urre prezioan), herriko plaza eta Gaztetxetatik egindako emanaldiak eta guzti horren ondoren, kontratu diskografiko bat lortu dute, beraiek ere ez dute sinesten eta ilusioz beteta ekiten diote lanari. Azkenik, grabaketa eta nahasketa guztien ondoren, kalean da lana. Handik egun gutxira Interneten edonoren eskura dagoena. Are gehiago, diska saldu nahi izateagatik (eta sarean edonoren eskuragai, debalde) jarri nahi ez izateagatik saldutzat jotzen dituenik ere badago. “Musika herriarena da”: Bai eta ez. Artistak ere badu bere obraren jabetzarako eskubidea, azken finean bere kreazioa bait da, eta artisen eskubidea eta kulturaren izenean, justizia eskatzen dut. Nola gauzatu justizia hori? Ez daukat nik soluzioa, baina artea, eta rocka gehiago baloratzen hastea ez litzake gauza txarra.
Deskargek jarraituko dute, eta berriro diot, ez nago horren aurka. Disketxeek disken prezioak jeitsi beharko lituzkete berehala. Nork erosiko du diska berri bat 20 eurotan, debalde lortu ahal izan ezkero? 20 euro haietatik jende pila batek txupatuko du, disketxeak, banatzaileak, fabrikatzaileak, dendak (zertxobait), eta azkenik taldeak berak, zati oso oso txiki bat. Ez ditzagun, beraz, gauzak nahastu, eta mesedez, errespeta ditzagun gure rockeroak. Zuzenekoetan dirua irabazten dutela eta oreka bat lortu dela esaten da, hots, salmentetatik galdutakoa handik berreskuratzen dutela. Zalantzak dauzkat, ordea, hau zenbaterainokoa ote den. Eta, edozein kasutan, taldeek beraien lana saltzeko eskubidea defendatzen jarraitzen dut.
Musikaren militante izatera behartu baino, hobe genuke taldeak apoiatzea. Musika herriarena da, baina artistarik gabe, ez legoke arterik. Hau ez da konpetizio bat, enrollatuena nor den ikusteko, eta hori pentsatzen dutenak, doazela pikutara.
Eta hasieran nioenari helduz, kassettean musika grabatzea normalena iruditzen zitzaigun. Eta erositako musika formatu honetan erosten genuen. Ondoren CDa etorri zen. Arrotza eta hotza iruditu zitzaidan. Azkenik, formatu honen gabeziez gain, abantailak ere bazituela ulertu eta onartu behar izan genuen. Baita ere egia da kassettea desagertzerakoan, CDan erostera behartuta geundela. Eta biniloak? Beno, pose artifizialetatik urrun, zoragarriak direla diot, faltsukeriarik gabe. Bigarren eskuko diskak erostean, eta asko erosi ditut, halako zirrara bat sentitzen dut, portada handi haiek...eta ondoren zure aparatuan bueltaka dabilenean, txundigarria. Leku askotan, biniloa delakoaren aitzakiarekin, prezio lotsagarrietan eskaintzen dute, ikaragarri garesti. Eta ez da ahaztu behar % 99 an barruko karpetak, letrak, argazkiak etabar ez direla ageri inondik ere. Ondo bilatu ezkero, prezio egokietan aurki ditzakezu (50 zentimotan ere aurkitu ditut), eta zorte pixka batekin, edizio arraroak edo beste herrrietakoak.
Azken aldi hontan, biniloa zertxobait suspertu da eta talde batzuek LP formatuan edizio bereziak (eta txikiak) egiten dituzte, publiko bat badagoela demostratuz. Hemen ere “guay” eta autentiko posea ere egon ohi da, baina gutxiengoa direla pentsatu nahi dut.
Kassettea jada hilda dago. Ez dira jada editatzen, eta ez da inoiz egingo. Ez zen sonido perfektuko formatua, portadak txiki txiki ikusi behar izaten ziren, eta gainera zinta hautsi zitekeen, eta inoiz gehiago ezin entzungo zen, baina faltan botatzen dut! Nire 1.000 kassetteak berriz entzutera noa. Gora kassettearen belaunaldia!
Iruzkinak
karlos 2006-11-16 13:18 #1
Euskal taldeek herriaren alde daudela diote, baina negozioa egin nahi dute gurekin. Musika guztiona da, eta debalde izan behar du. Gora musikaren zirkulazio librea, gora internet eta askatasuna! Izorra daitezela disketxe eta talde diruzaleak, nahiz eta euskaldunak izan.
Lorea 2006-11-16 22:26 #2
Musikariek bere lanetaz bizitzeko eskubidea dute, beste edozein lanbidetan bezala. Hori ez da inor engainatzea. Hemen benetan aprobetxatzen direnak disketxeak, managerrak etabar dira. Lotsagarria da musika taldeek entzun behar dituztenak entzutea. Ez gaitezen paletismoan erori, mesedez. Nik ere talde batean jotzen dut eta ez dut uste inork Musikherrian sartzera behartuko nauenik (errespetu osoz).
Utzi iruzkina: