B.O.T.H. "Ihesean"
Iaz atera zuen lehen diskoa bizkaitarrek, Hard-Core eta abiadura bizian egindako kantu-sortarekin. Aurtengo diskoak bide berdinari ekiten dio: bi ahotsetan landutako errepikak dira nagusi, haietako asko dezente ozenak (Egia, Oihukatuko dut, Gezurra...), eta zapatila dosi boteretsuak nonahi. Agian konplexutasun pixka bat gehiago faltan somatzen den arren, helburuak nahiko garbi dauzkan taldea dela dirudi, eta bete-betean lortzen dituztela esango genuke. Egia da gitarrari protagonismo gehiago emateak kantuei mesede egingo liekeela, nahiz eta han-hemenka ñabardura oso interesgarriak uzten dituen (Kontrakultura, Ihesean). Noraezean abestiako gitarra solo motza ederra da, adibidez, baita Gezurra kantuko solo luzeagoa ere. Taldeak, dena den, bere dohai guztiak batuta oraindik gehiago eman dezakeela uste dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: