B.O.T.H. "B.O.T.H."

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-03-08 23:37

pyromanya@hotmail.com 1709937547668

Gogotsu ekin dio bizkaitar laukoteak bere ibilbideari. Zazpi kantu propioz osatutako diskoan hard-core estiloaren zaleak asebetetzeko moduko indarra erakutsi dute. Abiaduren arteko jokoan erraz mugitzen dira Itzalpean kantuarekin diskoari hasiera ematen diotenetik. 195, minutua nekez gainditzen duen pieza motza, 79 segundok eman dezaketenaren adierazle dugu. Garaziren ahotsak beste hiru partaideen babesa jasotzen du laneko pasarte askotan. Orokorrean, diskoaren azken kantuetan maila dezente igotzen dela uste dugu. Gainera, ezin alde batera utzi gitarraren boterea eta irudimenez jantzitako soloen presentzia. Legearen zaindari eta Malko isilak kantuetako zati instrumentalen balioak (gitarra berriz errege) puntu gehiago ematen dizkiete. Hala bada, norabide anitzeko ibilbidea egiteko gaitasuna erakutsi dute.


Utzi iruzkina: