Black Label Society "Engines of demolition" (MNRK)

Black Label Society "Engines of demolition" (MNRK) Fucktotum | 2026-09-01 18:56

Black Label Society "Engines of demolition" (MNRK)

Orriotan iruzkindu genuen BLS-ren azken lana (Doom Crew Inc., 2021). Pantera taldea zein beste proiektu batzuekin ibili da Zakk Wylde tarte honetan, kantu berriak konposatzeari utzi gabe. Aurreko lana baino iluntxeagoa eta gogorragoa dugu azken hau, nahiz eta bere ezaugarri nagusiak mantentzen dituen: Ozzy Osbourneren garaiko Black Sabbath eta batez ere Ozzy beraren bakarkako ibilbidearen eragina presente dago beraz, batez ere 1987tik aurrera eta urte askoan Ozzyren bandako partaide izan delako. Riffaren garrantzia (Gathered of souls), pieza ilunak (Broken pieces), balada zoragarriak (Better days & wised times, Back to me edota Osbourneren omenezko Ozzy’s song), Heavy Metal gupidagabea (Pedal to the floor) eta The stranger-en trosta basatia dira protagonista lan boteretsu honetan. Metal eraso gogotsu eta zuzena eskaintzen jarraitzen du Zakk nekaezinak.


Utzi iruzkina: