Black Label Society "Doom Crew Inc." (Spinefarm)
Zakk Wylderen lan berri bat entzutea beti da plazera, gitarra solo andana, kalitatezko konposizio sorta eta egurra barra barra bermatuta baitaude. Sabbathen loditasun eta astuntasuna ere ez dira falta bere lorratzetan, “Destroy & Conquer” zital edo “Gospel of lies” iluna direla medio. Guitar hero basatiak bere sentimenduak balada forman azaleratzen ditu “Forever and a day” edo “Love reign down” leunetan, baina “Farewell ballad” dotorea izango da power ballad-en ohorezko ligan sartuko dena. Kantu frenetiko eta gitarra solo irudimentsu sorta duen diskoak badauka Doom estiloko piezarik, “End of days” hain zuzen ere, nahiz eta segur aski apur bat astuna izan. Haatik, zuzenekoetarako gasolina mordoa biltzen duen lana dugu hau, eta guztien gainetik “Gather all my sins”, orgiastiko eta irudimentsua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: