Battle Beast "Steelbound" (Nuclear Blast)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2026-01-08 19:25

pyromanya@hotmail.com 1767896878161

Finlandiarren zazpigarren diskoa freskoa eta azkarra da, indartsua eta teknikoa izateaz gain. Hala bada, AOR musika, Power Metala, eta 80etako Hard Rocka lantzen jarraitzen dute. Hau da, ezer asmatu ez duten arren, estilo ezberdinen lantzea eta askatasuna nabari dira disko osoan. Hard Rock melodikoan ere oso eroso moldatzen dira (The burning within, Angel of midnight eta abarretan) eta power metal jatorriak ere hor jarraitzen du, Last goodbye edota Blood of heroes-en, adibidez. Indartsuenen artean sartu behar dugu Steelbound bera ere. Twilight cabaret izan liteke sorpresarik handiena: erritmo latinoak, pultsazio dantzagarriak... egia esan, denetarik dauka disko honek. Energia berezia dauka Here we are bizkorrak ere. Orokorrean, diskoko baliorik handienetakoa Noora Louhimo-ren ahotsa da, nortasun handikoa, kartsua eta zitala baita.


Utzi iruzkina: