Battle Beast "Circus of Doom" (Nuclear Blast)
Oinarri erritmiko pisutsua, tonu altuko doinuak, orkestazioak, abiadura, teklatuak... 41 minutuan hainbeste gauza esatea zaila da gero. Anton Kabanen gitarra jolea kaleratu osteko hirugarren disko honekin oldarkortasun maila mantentzeaz gain, Power eta Symphonic Metal estiloetan sakondu dute. Noora Louhimok erakusten duen indarrak, teknikak eta botereak neska ahotseko beste hainbat taldek baino dardara handiagoa ematen diote taldeari. Bestalde, melodia eta errepika zenbaitek 80.hamarkadako Hard Rock eszena ere gogora ekarri dezakete. Zehaztasunez osatutako hamar kantuak konposizio aldetik borobilak dira, eta single garbi ugari daude grabazioan. Haietatik bi nabarmentzekotan, “Wings of light” eta “Master of illusion”, kontzertuetarako gasolina hutsa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: