Barcelonan kontzertuak I.Atala: Backyard Babies + Supagroup
Motxila ilusioz beterik noa Bartzelonara, beste rock saio intentsibo baten bila. Madrilekin batera, rockaren hiriburua dugu penintsulan. Astelehen goiza, 6:30ak dira eta iritis berria naiz Pascual Maragallen lurraldera. Aurretik 3 kontzertu gogoangarri ditut: Backyard Babies eta Supagroup Apolon, The Eagles Palau Sant Jordin, eta azkenik Michael Schenker Group (MSG) Bikinin. Hiru emanaldi guztiz ezberdinak, baina gauza bat zeukaten amankomunean: Hirurak gogoangarriak izan ziren. Bakoitza bere estiloan, baina itzelak.
MAIATZAK 22, Astelehena. BACKYARD BABIES + SUPAGROUP
Apolon egon behar dut 20:45tarako, eta beti bezala muturrak hausten noa. Backyard B. suediarrak inoiz ikusi gabea nintzen, eta bazen, ba, garaia! Bestalde, Supagroup berriz ikusteko gogo itzela neukan, Otsailean Razzmatazz 3an ikusita beraien fan amorratu bihurtu bait nintzen. Suediarren teloneroak izango zirela jakin nuenean, sorpresa eta poztasun galanta sentitu nuen. Kontzertu hauxe bera 2 egun lehenago Gasteizen izan zen. Bertara gindoazen, baina azken momentuan BCNkora joatea erabaki, eta egun hartan Lendakaris Muertos ikustera joan ginen Irunera.
Raval auzotik noa presaka, bertako pakistandar eta beste hainbat arrazako jendea obserbatuz. Oso lasai ikusten dira gaur egun. Duela 3 hamarkada pakistandarrekin egoten ziren borrokak, makilkadak eta labankadak hurrun geratu dira. Noski, “barrio chino”n sartzen ez bazara. 80.hamarkadako heavy jarraitzaile astakiloenak ere hauekin borrokan ibiliko ote ziren? Eta punkiak?
Pausoa azkartu eta berriz ere New Orleanseko zimaluzeak datozkit burura. Zein bertsio Joao dute gaur? Foreigner-en “Juke box hero”? Ala Metallica-ren “Whiplash”, Razzmatazzen bezala? Apolo Aretoa Paral.Lel Metro geltokiaren ondoan dago. Lehenago Poble Sec-ekoa dago. Hemen jaio ziren Jaume Sisa eta Joan Manuel Serrat. Aretora zuzenean sartu, urre prezioa balio zuen ur botila bat erosi eta justu momento horretan hasi zen showa: 20:46ak ziren. Deskarga paregabea eskeini zidaten Alaskan jaiotako indígena zimaluze hauek. Jende gutxi zegoen oraindik, baina bost axola hori Benji eta Chris anaiei. Kitarrak eskuan, bere ile izugarri luzeak gora eta behera, Hard Rock bortitz eta klasikoaz astindu gintuzten. Baxujolea, bere ile eta bibote luze eta cowboy sombreroaz, taldearen zati lasaia da. Nolabait esateko, The Who-n John Entwistle bezala. Bateria, ia beste musikarien altura berean dago, plataformarik gabe, buruan zinta handi bat, eta…bai! Melenak. Pixkanaka hasi da jende gehiago hurbiltzen, eta hasi dira lehenengo lerroak nahasten. Taldetik metro batetara egotea pribilegio hutsa da. Benji Angus Young balitz bezala dabil, erotuta. “Ready to go”, “One for the money”, itzelak. Ez dira txorakeriekin ibiltzen: 70.hamarkada dute aburu, eta Bon Scott-en AC/DC (besteak beste) eredu. “It takes balls”, ze ahots makarra, a ze estiloa. “Bastard” ere ederki ezagutzen zuen jendeak. Eta “Let’s go (get waysted)”ekin ondo baino hobeto geratu nintzen. Hau bai rock & roll festa! Taulagaina da beraien eremu erosoena, nabaritzen da asko dibertitzen direla. This Is Rock aldizkariko 22.zkian agertzen diren argazki bikainak momento haiek laburtzeko ezinhobeak dira (Apirilean, hots, 2 hilabete lehenago argitaratuak). 50 minutu horiek oso intentsoak izan ziren eta ederki aprobetxatu zituzten. Bateriak bota zituen makilak eta kamiseta bat hartzeko zorian izan nintzen. Pegatinarekin konformatu behar izan nuen. Euro 1en truke pegatina handi handia niretzat. Laster arte, super taldea!
Teloneroek amaituta, posizioak hartzen hasten da jendea, talde nagusia jotzen hasi bitartean. Aretoa oso polita eta dotorea da. Fermin Muguruzak hemen grabatu zuen bere azken zuzeneko CD-DVDa. Oraingo honetan beste ikuslego bat dago, noski. Tatuaiak, piercingak, kamiseta beltz hestu-hestuak eta patilak dira nagusi. Barcelonan jende asko dago itxura honekin, gutxi gora behera AZKENA ROCK Festivalean egoten den publikoa.
Lurrikara bat bezala hasten da emanaldia. Jendeak lehenengotik azkeneraino dakizki kantak. Bultzakadak eta oihuak dira nagusi, eta taldeak hori bultzatu baino ez du egiten bere jarrera eta indarrarekin. Jada hurrun geratzen den“Total 13” diskakoak dira potenteenak, espero bezala. “Made me madman”, “Look at you”, “UFO Romeo”… Diska berrikoak -“People like people like people like us” bera tartean- ere etorri ziren, noski. Aktuazioaren erdialdean nahiko bajoia egon zen, garra gutxiko abestien erruz, odolik gabeko kantak. “Making enemies is good” diskatik aurera hasi ziren halako abestiak egiten. Hellacoptersek Apolon bertan eman zuten showan bezala gertatu zen. Baina ez dut inondik ere Hellacoptersenarekin konparatu nahi, hura nahiko pattala izan bait zen. Indarra berreskuratzean bueltatu zen berriz festa. Kitarristaren “killer” jarrera eta gauzak ondo egiteak aski kontent utzi gintuen, punk eta rock gogorra ondo nahastean gertatzen den bezala. Hango neska eta mutilak rock nahi genuen, eta rock izan genuen. Amaieran, bi taldeetako partaideek “Johnny B.Goode” rock and roll klasikoarekin amaiera apoteosikoa eman zioten showari, gure gozamenerako.
Apolon rock eskandinabiarrarekin espezializatzen ari direla dirudi. Bertan ikusi ditut Hellacopters, Turbonegro eta Backyard Babies. Gluecifer, aldiz, Razzmatazz-en 2004an Monster Magnetekin. Txapeldunak nortzuk diren? Dudarik gabe Turbonegro lehenengo, eta Backyard Babies ondoren. The Doits-ena ere aipatzekoa izan zen, Hellacopters-en telonero bezala jo eta hauek argi gaindituz, nire ustez behintzat.
Iruzkinak
nere 2006-11-02 00:41 #1
Dudarik gabe Turbonegro lehenengo!!! Hori hori! Backyard Babies-ek bajoia izan du ez? Nik orain dela bi urte ARF-en ikusi nitun eta ez zitzaidan beste munduko ezer iruditu. Hori bai Total 13 diska izateak zer esana ematen du, baina hortik aurrera...ezer gutxi. Bilbon ere izan ziren Hellacopters eta The Doits, gogoratzen naiz. Ni ere txunditurik geratu nintzen teloneroekin, baina Hellacopters-en posea eta taula gaineko indarra ez dio inork kentzen...Handiak dira ba...
nere 2006-11-02 00:44 #2
Dudarik gabe Turbonegro lehenengo!!! Hori hori! Backyard Babies-ek bajoia izan du ez? Nik orain dela bi urte ARF-en ikusi nitun eta ez zitzaidan beste munduko ezer iruditu. Hori bai Total 13 diska izateak zer esana ematen du, baina hortik aurrera...ezer gutxi. Bilbon ere izan ziren Hellacopters eta The Doits, gogoratzen naiz. Ni ere txunditurik geratu nintzen teloneroekin, baina Hellacopters-en posea eta taula gaineko indarra ez dio inork kentzen...Handiak dira ba...
Utzi iruzkina: