Arima Soul "Gaua" (Subterfuge Records)

Dantzarako gonbita berri honetan nabaria da lehen diskoko ikuspegia oraindik gehiago hedatu dutela: Batetik, kantu guziei norabide modernoago bat eman diete eta, bestetik, begien bistakoa da disko-funk estilora gehiago hurbildu direla. Baxua bereziki hedatzailea eta sakona da disko osoan, adibidez lehenengo bi kantu adiktiboetan: “Oinatzak” boteretsuan eta “Ilargira” pizgarrian. Kaxa kolpe mekaniko horri “Gaua” bezalako kantuek gantxo handiko errepika eta disko musika ere gehitzen dizkiete. R & B, Jazz Funka (“Despedida”), haize sekzioa (The Cherry Boppers-en kolaborazioa “Zentzuz” eta “ Denbora”-n) ere ez dira falta, eta azken sorpresa moduan, pianoarekin egindako balada dotore bat: “Arrakala”. “Zorionak” ere berezia eta argitsua da. DJ Makala eta Lidia Insausti abeslariak gure eszena azalberritzen duen proiektu sendoa eraiki dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: