Arima Soul "1" (Egilea Editore)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-12-20 16:14

pyromanya@hotmail.com 1671549479595

Soul musikak benetakoa izan behar du edo ez da izango. Konposizioa, exekuzioa eta hitzen eta musikaren sinesgarritasuna bermatuta daude, ordea, laukote Zarauztarraren bigarren grabazio honetan. Denetik topatuko dugu hemen: 60.hamarkadako soul fin eta sustraiduna (“Gu andereak” single garbia, “Arima du”...), instrumental elektriko bat (“Dortoka pausoa”) jazz-fusioa (“Lokatzan dantzan”), swing sakoneko piezak (“Norabide okerra”), baita soul-balada eder bat ere: “Itsasoan”. Soula era irekian lantzen dute Zarauztarrek, betiere soul musikaren historian bidelagun izan diren hibridazio hainbatekin jolastuaz. Erritmo basearen sentimendua eta Lidia Insaustiren magiaz betetako ahotsak maila benetan altua ematen diete konposizioei.


Utzi iruzkina: