Ana Popovic "Dance to the rhythm" (Electric Heel Records)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2026-01-26 18:32

pyromanya@hotmail.com 1769448921856

Berria eta www.berria.eus-en argitaratua

 

2023ko Azkena Rock Jaialdian ezagutu genuen Popovic. Han, harridura sortu zuen bere blues modernoak eta oholtza gaineko jarrerak, beste gauza batzuen artean gitarra jo eta dantzatu batera egiten zituelako. Gerria mugitzeari ez dio utzi Anak, eta oraingoan Funk eta Disko musikan sakondu du. Hau da bere diskorik dantzagarriena. Agian horregatik haize sekzioak leku asko hartu du kantu zenbaitetan, nahiz eta beste hainbatetan bere gitarra soloek protagonismo handia hartzen duten, adibidez 50 ways to leave your love edota California chase abestietan. Disko manerak nabarmenak dira momentu askotan (Dance to the rhythm, Sho Nuf) baita funkyak ere (Hottest ticket in town). Balada eder bat ere grabatu du (Dwell on the feeling) baita perkusio latino batzuk Soulution piezan ere. Orobat, lan ausarta eta erakargarria osatu du berriro serbiarrak.


Utzi iruzkina: