AHT eraikitzeko Durango-Abadiño tarteko lurren lapurretarako data argitaratu dute.

Ekainaren 11ko BOEn argitaratu dabenaren arabera, ekainaren 25 eta 26an sinatu gura dabez Durango-Abadiño tarteko desjabetzeak. Durango-Abadiño tartean, herri horreetaz bietaz ganera, Izurtza eta Iurreta be sartzen dira. Desjabetzeak Bilbon sinatu gura dabez, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan. Berez, herri bakotxeko udaletxean sinatu beharko leukiez, baina arazorik ez eukitearren (Aramaion, Eskoriatzan eta beste leku batzuetan bezala), Bilbon egingo dabe.

Lurrak desjabetu behar badeutsuez edo desjabetu behar deutsien baten bat ezagutzen badozue, gogoratu desjabetuek aktak euren lurretan sinatzeko eskubidea daukiela. Beraz, egun horretan Bilbon sinatzeari uko egin ahal jako eta bakotxak bere lurretan sinatzea eskatu leike.

Gogoratu, desjabetzeen aktak sinatzea obrak hasi aurretik egin behar dabien azkeneko urratsa dala. Behin sinatuta, lurak eurenak izango dira eta gura dabienean sartu ahalko dira lanera. Beraz, oso garrantzitsua da honen aurrean erantzutea. 25ean eta 26an protestak egingo doguz Bilbon eta beharrezkoa da jenteak parte hartzea, oraindino AHT gelditzeko sasoiz gagoz eta. Animo ba eta egin dagigun burruka gure etorkizunaren eta gure lurraren alde!


DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA!


AHTrik EZ!

  
Ya se ha publicado la fecha para el robo de tierras en el tramo Abadiño-Durango para construir el TAV.

Según se publicó en el BOE del 11 de junio, se firmarán las actas de expropiación del tramo Abadiño-Durango el 25 y 26 de junio en Bilbo. Además de esos dos pueblos, en ese tramo también entran Izurtza y Iurreta. Recordad que l@s expropiad@s tienen derecho a no firmar las actas ese día y exigir que se firmen en su propio terreno. Este acto debería hacerse en los ayuntamientos correspondientes, pero para evitar problemas (Aramaio, Eskoriatza?) lo han convocado en la subdelegación del gobierno español en Bilbo.
Esos días se harán movilizaciones de protesta, por lo tanto, estad atent@s a las convocatorias y participad. Todavía estamos a tiempo de parar la destrucción.


LAS EXPROPIACIONES SON ROBOS!


AHTrik EZ!


Utzi iruzkina: