legeak babestutako lapur aberatsak
gaurkoan blog honi zentsu aktibista bat emango diot. gaur SGAEren aurkako eguna dela erabaki dugu nik eta beste hiru tipok. horregatik gaurko gure blogak lapur horien aurka erabiliko ditugu, horretarako bakoitzak bideotxo bat jarri dugu.
mezua argia da, SGAE, arma gabeko eta legeak babestutako lapur inteligenteen babeslekua baita. pirateriaren aurkako kanpaina salbatzaileak, cd birginen gaineko kanon lotsagabeak, taberna eta txoznetan musika jartzeagatik kobratzen, kontzertuetatik etekinak ateratzen, musikazaleak zentsu gabeko epaiketetan juzgatzen...
zer uste duzue kabroiok, inozoak garela? ipuin honetatik jende asko bizi da, eta badakigu nortzuk diren. berriz diot enfasi berezi batekin, legeak babestutako lapurreta da! kulturak ez du jabetzarik! graba ezazue musika, jaitsi ezazue internetetik
begira tipo honek munduko arrazoi guztiaren SGAEra deitu duenean zer erantzun dioten, edo hobe esanda zer ez dioten erantzun
gaur egun badira alternatibak SGAE eta copyrightaren aurrean, copyleft eta anticopyright esate baterako. EZgae!!! secam EZ!!!
Iruzkinak
Pol Emika 2007-02-09 15:51 #1

Bideo horretan argi ikusten da SGAEkoek beraiek ere ez dakitela zergatik ezarri duten kanon puta hori! SGAEri ez! Ez utzi lapurtzen!

SMD 2007-02-09 15:54 #2

RamonciN erakunde-estafadore horren burugazi izateko gai bada, ez nau harritzen langileen inteligentzia eta jakituria maila bideo honetan agertzen den langilearen bestekoa izatea. Zeinek kobratzen du kanona? Zeinen izenean? Nor geratzen da jasotako diruarekin?

Kanonik ez! Musika librea da!

indezent 2007-02-09 17:16 #3
Ez dugu kanonik nahi ez diruzkoa eta ezta musikazkoa ere; hori bai talde txarra (kanon vamos)
2007-02-12 11:35 #4

Umorea erabiliz gure eskubideak errebindikatzea posible dela argi erakusten duen eredua.

SGAE=iruzurra

Utzi iruzkina: