NI eta ORDENAGAILUA

NI eta ORDENAGAILUA Eutsi karga astunari | 2008-02-19 12:36
1

Gezurra badirudi ere nire lehen esperientzia blog  batekin joan den osteguneko web 2.0ko klasea izan zen.  Hau harrigarriagoa da ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu nahi dudala jakinda eta harrigarriagoa informatikan diplomatua  naizela gehitzen badiogu, baina horrelakoa naiz ni, arraroa ez baina berezia bai. Ordenagailuei beti izan diet errespetua, batzuk alturei edo  itsasoari  dien bezala, nik ordenagailuei nien. Errespetu edo  beldur  hori  gorroto bilakatu zen Deustuko Unibertsitatean Informatika ikasten hasi nintzenean, diplomatu eta gero hartu nuen urte semisabatikoan  ordenagailua ez nuen ezertarako ere biztu, benetan, ezertarako ere ez.  Traste hau ezinbestekoa dela esaten dutenek gezurra diote. Aurten Eskoriatzan berriz saiatu gara ordenagailua eta biok, gure harremanak estutzen, eta sekula ere ondo ez bagara eramango ere, harreman diplomatiko bat izaten. Egia esan, nahiko gustura nabil, urte bat eta gero berriz hasi naiz e-mailak bidaltzen, egunkari digitalak irakurtzen... Hala ere,  jakin e-mailak bidali edota hartzea baino gustukoagoa dudala lagunekin zuzenean hitz egitea, baita telefonoz ere, eta egunkaria ere nahiago dut karraspion irakurri, itsasoa aurrean dudala.  Web 2.0, Premier eta Fotoshoparen beldur nintzen, ia nola konponduko nintzen...Baina uste dut lortuko dudala, aurten ordenagailuekiko trauma honekin bukatuko dudala.  Orain arte ikusi ditudan blogak nahiko erraz erabiltzekoak iruditu zaizkit, erantzunak irakurtzeko, erantzunak bidaltzeko...gehienetan era oso berdintsuan egiten da. Asko gehiago ezin dut esan, izan ere, nire  hausnarketa, momentuz behintzat horretara mugatu baita, irakurtzera. Hurrengoan gehiago...

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-06-04 09:09 #1

Pozten naiz, poliki-poliki bada ere, orain beste modu batean begiratzen diozulako ordenagailuari. Animo!<br>


Utzi iruzkina: