Iradokizun bat
Udako Euskal Unibertsitateak antolatu zuen ikastaro batean Iñaki Landa ezagutzeko aukera izan nuen. Hona hemen bere bloga.
Bere blog pertsonalean idazteaz gain Unibertsitatea.net-eko berriki blogean ere idazten du Iñakik, eta nik neuk oso gustuko dut. Bai bere idazteko modua eta baita ere jorratzen dituen gaiak. Hau esan ondoren hemen doa nire iradokizuna:
Blog bat zerbait esateko duen edo zerbait esan nahi duen pertsona batek sortu behar du. Hori da blogaren sekretu bakarra eta blogari kalitatea emango diona nire ustez. Blogak egiten ikastea ondo dago, baina nahi ez duen pertsona batek blog bat sortzea alferriko lana dela iruditzen zait. Blog hori lelokeriaz beteta egongo delako.
Iñakiren bloga ona da, kalitatezkoa, berak hala nahi duelako, berak xede horrekin sortu zuelako eta hala elikatzen duelako.

Iruzkinak
Iñaki 2008-05-15 09:45 #1
<P>Joe!!! Ei emozionatu egin nauzu!! Mila esker hain artikulu polita idazteagatik! Baina oraindik ikasten nabil. Aurreko astean Youtubeko bideo bat sartzen ikasi nuen eta.... buah!! la osti izan zan! ez nekien zeuk ere cyber-txokoa zeneukala! Favoristosen sartuko zait orain. Zer moduz Mendexatik? Mila esker!!</P>
<P> </P>
<P>Iñaki</P>
Joxe Aranzabal 2008-06-04 09:19 #2
Diozuna egia izanda ere, ikastaro honetan ikasi duzue blog bat erabiltzen, eta beste hainbat aplikazio, gehienak blogean txertatuta. Hemendik aurrera, badakizue zelan egiten den blog bat. Zuen esku egongo da bat egitea edo ez.<br>
Utzi iruzkina: