Nikolas Ormaetxea "Orixe" idazlearen hilobia

No profile photo Euskargazki | 2023-12-01 10:00
2

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702125341514

EuskargazkiCC BY 4.0, via Wikimedia Commons

Hemen datza Nikolas Ormaetxea Pellejero “Orixe” (Orexa, 1888/12/06 - Añorga, 1961/08/09) idazlea. Fraile izateko ikasketak hasi zituen baina bide hori uztera behartua izan zen eta erbestea ezagutu zuen Espainiako gerra zibilaren ondoren. Euskaltzain ere izan zen 1959tik eta harreman gorabeheratsuak izan zituen, Krutwig, Zaitegi, Azkue, Mitxelena eta beste batzuekin.

Euskal Pizkundea deitu deneko idazlerik oparoenetarikoa eta azkarrenetarikoa izan da: filosofiaz, teologiaz, literaturaz eta hizkuntzalaritzaz aritu zen saiakera-egile, RIEV eta beste aldizkarietan idatzi zuen, eta genero desberdinak landu. Itzulpenak ere egin zituen, baina poesia epiko eta lirikoengatik da bereziki ezagun. Hor dira 1934an idatzitako Barne-muinetan liburua edo 1935ean egindako Euskaldunak ezaguna.

Ez zuten hasieratik hor ehortzi, baina gaur egun Orexako hilerrian dago Orixe. Hilerri txikia da eta erraz ikusten da hobia. Barne-muinetan liburutik ateratako “Zeru-argi” olerkitik ateratako pasarte hau du zizelkaturik: “Agur-fede-lurrean-nuen-itsu-mutil / zuri-esker-leizean-ez-nun-egin-amil“.

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: