Lakoizketa etxea: Jose Maria Lakoizketa botanikoaren sortetxea

No profile photo Euskargazki | 2023-10-13 18:40

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702058734485

Lakoizketaren jaiotetxea (Narbarte)

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Narbarteko etxe kapare honetan sortu zen Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831/02/02/1831-Elbete, 25/12/1889) apez eta botanikoa. 1857an Narbarteko erretore bilakatua, orduan hasi zitzaion landareekiko zaletasuna. Elbeteko Jarola palazioan hil zen arte, herbario erraldoia osatu zuen, landareak bilduz, deskribatuz eta sailkatuz. Zeregina obsesio bilakatu zen ia, eta pertsona berezia zela diote ezagutu zutenek, Lakoizketako eroa izengoitia ere eman baitzioten. Egindako lanak ospea eman zion eta Societé Botanique de France, Sociedad Linneana Matritense eta Real Sociedad Española de Historia Natural erakundeetako kide izendatu zuten.

Bi lan argitaratu zituen: Catálogo de las plantas que espontáneamente crecen en el Valle de Vertizarana (1884-1885) eta, blog honetara lekua egin dion Diccionario de los nombres éuskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares castellanos, franceses y científicos latinos (1888). Lan honetan euskararen aintzinatasunaren eta aberastasunaren gorazarrea egiten da, etimologiak proposatzen dira (ez sobera zuzenak, egia esan), eta zenbait tradizio eta ohitura ere aipatzen. Lan hau Iribarrenen Vocabulario Navarro lanaren eta beste zenbaiten iturri ere izan da. Bitxikeria gisa, desagun euskarazko sermoi batzuk utzi zizkigun Javier Ramon Lakoizketa apezaren iloba zela Jose Maria.

Etxea Narbartekoa izanik ere, Legasatik hurbilago dago. Bertizaranako armarriaz gain, oroigarri hau ikus daiteke aurrealdean:

Armarria Oroigarria

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

LAKOIZKETA’R JOSE Mª
APEZ ZENARI.
1831KO II-2’AN 1889KO XII-25EAN.
ETXE ONTAKO SEME ZEN
LAKOIZKETA JAUNA. LANDARE
JAKINTZAN EUSKALDUN NAGUSIENA.
EUSKALDUNAK ZOR DIOGUN
AIPAMENAZ JASOTAKO OROITAƔIA.
1924’N URTEAN.

Gehiago jakiteko:


Utzi iruzkina: