Joan Inazio Iztueta idazle eta dantza-maisuaren sortetxea
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Iztuetaenea edo Kapagindegi / Kanpandegi izenez ezaguna den Zaldibiako etxe honetan jaio zen Joan Inazio Iztueta Etxeberria (Zaldibia, 1767/11/29 - Zaldibia, 1845/8/18).
Oso ezaguna da Gipuzkoako dantzengainean egindako biltze, irakaste eta arautze lanengatik; gaur egunean bere ekarpenaren eragina nabarmena da horretan. Horrezaz gain, aurreko gaiekin, antropologiarekin eta historiarekin lotutako testuak ere utzi dizkigu, euskaraz gehienak. Famatuena, Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia liburua, 1824an atera zen lehen aldiz. Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia 1847an, hil ondoan atera zen. Horrekin batera, bere eskuizkribu, gutun eta olerkiak ere gorde dira eta gehienak egilea hil ondoan argitaratu izan dira. Olerkirik ezagunena emazte Kontxesiri egindakoa da.
Zaldibian plaza bat du bere izenean eta bertan dagoen oroigarriak hala dio:
“Juan Ignacio Iztueta-koari / Zaldibi-ko eriak bere eriotzaren eun urte / buruan eskeintzen dion oroigaria, leku au / “Plaza Iztueta” izendatuaz. / Zaldibin 1945 garengo uriaren 7an”.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Hortik oso gertu dago jaiotetxea. Plaza herria erditik zeharkatzen duen Santa Fe kaleko 88.ean bertan dago. Oroigarri hau gure bizkarrean utzita, plazatxoan sartuko gara errepidea zeharkatuta eta bertan dagoen etxearen atzean justu aurkituko dugu Iztuetaenea.
Etxeak bi oroigarri ditu, fatxada banatan. Batek honakoa dio: “Juan Ignacio iztueta / “Guipuzkoako Dantzak” liburua egin zuanari / 1824-26 Eusko Ikaskuntzak 1929″.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Sarrera nagusiaren ataburuan, ordea, beste hau dago: Goizaldi / Donostiko / euskal ere / siaren eŕi- / erti taldeak // Iztueta’r / Juan Ignazio’ri / Gipuzkoa’ko / dantzen irakas / le ta eragile // Azaroa’ren 29’an 1767-1967 oroi-omen jaia”.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Gehiago jakiteko:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: