Frantzisko Inazio Lardizabal idazlearen jaiotetxea

No profile photo Euskargazki | 2023-11-29 14:42

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702125182440

EuskargazkiCC BY 4.0, via Wikimedia Commons

Zaldibiako Zubiaurre izeneko etxe honetan jaio zen Frantzisko Inazio Lardizabal Urretabizkaia (Zaldibia, 1806/07/05 - Zaldibia, 1855/08/20) idazlea.

Apaiz ikasketak Lazkaon hasi zituen, eta bertan Frai Bartolome Santa Teresa ezagutu, eta gero Madrilen eta Burgosen. Sorterriko apaiz izan zen hil arte. Bere idazlan famatuen eta arrakastatsuena Testamentu Zarreco eta Berrico condaira (Tolosa, 1855) izan zen, Royaumont-en biblian oinarritutako eta Larregiren eta Ubillosen ereduaren eragina duen bibliaren kontakizuna. Bestalde, hil eta berehala Larramendiren eraginpean burututako Gramatica Vascongada (Donostia, 1856) argitaratu zen, gipuzkeran oinarritua baina inguruko euskalkien gehigarriak ere badituena. Lan horiei esker garaiko gipuzkeraren autorerik nabarmenetarikoa dugu. Bereak dirateke, orobat eta gutxienez, Historia de San Miguel Excelsis de Aralar eta Maria Santisimaren amodio ederraren novena idazlanak, galduak gaur egun.

EuskargazkiCC BY 4.0, via Wikimedia Commons

Etxea aurkitzea erraza da. Izenak dioen bezala, zubiaren aurrean dago, herrian bertan. Santa Fe kaleko 10. zenbakia du. Plazatik abiatuta eliza ezker utzita, errekara ailegatuko gara. Lehendabiziko zubitxotik erreka zeharkatu eta aurkituko dugu. Euskaltzaindiak bertan jarritako oroigarriak hala dio:

“Frantzisko Ignazio / Lardizabalen / jaiotzaren 1806-1855 / bigarren mendeurrena / Zaldibia, 2006-VII-30”

EuskargazkiCC BY 4.0, via Wikimedia Commons

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: