Florencio Ansoleagaren hilobia
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons
Iruñean sortu zen Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruña, 1846/10/27-Iruña, 1916/02/28). Oso ezaguna da Ansoleaga Iruñean arkitektu famatua izan zelako eta bereak direlako Iruñeko arkitektura enblematiko zenbait (Aldapako San Ferminen basilika, Merkataritza Ganbara, San Lorentzo eliza, Karmeliten komentuaren ataria, Diputazio jauregiaren lorategi eta artxibo zaharra, eta abar luze bat). Izendapen eta sari asko jaso zituen bere lanagatik.
Aitzitik, ez da horren ezaguna bere euskaltzaletasuna. Gatikako aita eta Goizuetako ama zituen arkitektu hau, Asociación Euskara de Navarraren eta Lau-buru egunkariaren sortzaileetarik bat da, garaiko mugimendu erromantikoaren barnean.
Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun dago ehortzia, familiaren panteoian.
Informazio gehiago:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: