Blas Alegria idazlearen sortetxea (zena)
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons
Lakuntzako Dendaberri etxean jaio zen Blas Alegria (Lakuntza, 1883/02/03-Lakuntza, 1947/10/12). Duela urte zenbait etxe hura eta ondokoa (Kaporraz) eraitsi, eta biek hartzen zuten lekuan eraiki zuten irudikoa. Lakuntzako koadjutore eta bikario izan zen apeztu ondoren, eta artzipreste ere bai. Sasoi batean Seminarioan irakasle aritu zen eta bertan euskara katedra hartzekotan egon bazen ere, ez zuen sekula hartu, ongi ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko.
Euskeraren Adiskideak elkarteko kidea izan zen, eta Euskal Esnalea eta Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkarietan argitaratu zituen bere idazkiak. Hainbat literatur lehiaketatan parte hartu zuen. Herriko eta inguruko ohituren gainean idatzi ohi zuen, euskararen gorazarre eta hizkuntza bizian, prosa eta poesia, eta antzerki lan batzuk ere utzi zizkigun, baita sermoiak ere, baina batzuk gerra denboran galdu ziren.
Etxea Lakuntzako plazan bertan zegoen, Uriz eta Abarrategi kaleen izkinan, pikotaren ondo-ondoan.
Gehiago jakiteko:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: