Baroja familiaren Itzeko hilobia

No profile photo Euskargazki | 2023-11-02 11:32

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702122010110

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Hilerrian Itzea etxeak bere hilobia du, Berako gainontzeko etxeek bezala. Bertan daude lurperaturik Serafin Baroja Zornoza eta Carmen Nessi Goñi, Pio BarojaCarmen Baroja eta Ricardo Barojaren gurasoak. Azken hori, Julio Caro Baroja eta Julia Uzcudun, etxeko neskamearekin batera ere hemen datza.

Hala dio hilobiak:

Aquí yacen don Serafín Baroja y Zornoza ingeniero de minas 1840-1912 R.I.P. Carmen Nessi y Goñi 1849-1935. Oinean honakoa irakutzen da: Julia Uzcudun 1888-1968. Lurreko harlauzetan, honakoa dago: ezkerrekoan; Ricardo Baroja Nessi 1871-1953; eskuinekoan; Julio Caro Baroja 1914-1995.

Esan bezala, hilerrian dago hilobia. Berako herritik kanpora dago: San Esteban da kalearen izena. Herrian sartu eta San Estebango elizaren ezkerraldetik abiatzen da kale hori, Irun aldera. Kapera bat du hilerriak eta bertan sarrera bat. Hobe dugu sarrera hori hartu beharrean, hilerriaren bestaldean dagoena hartzea, errepidea pixka bat segituz. Ate horretatik sartuta, kapera eskuinean ikusten dugularik, ezkerrera dugun murruari itsasia dago tunba, hilerriaren zaintzaileak tresnak gordetzeko duen etxolaren ondoan. Nahiko egoera kaskarrean dago hilobia, egia esan.


Utzi iruzkina: