Axular idazlearen sortetxea

No profile photo Euskargazki | 2023-11-09 17:38

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702122208867

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Nafarroan den Urdazubiko etxe honetan Pedro Agerre Azpilikueta Axular (Urdazubi1556 - Sara 1644-4-8) euskal letren maisua jaio zela uste da. Izan ere, bada hura bere jaiotetxea ezin izan ziteleela dioenik, antza idazlearen garaian hor borda bat besterik ez baitzitekeen egon. Halere, argazkiko etxea Axular etxea da eta idazlearen jaiotetxetzat jotzen da.

Axular (oroitu “Atsular” irakurri behar dela) Sarako erretorea izan zen baina dudarik gabe euskararen obra gorena de Gvero liburuaren egilea delako da ezagun. Bere obran zerura behar bezala joateko nagikeriatan ez erortzeko aholkuak ematen dizkigu, prosarik ederrenean. Bertrand de Etxauz baigorriarrari esker lortu zuen Sarako erretoretza eta berari eskaini zion bere obra.

Oroitarriak hau dio:

1974 / AXULAR EUSKAL IDAZLE NAGUSI / AREN SORT-ETXEA 1556-1644 / AYUNTAMIENTO DE URDAX / DIPUTACION FORAL DE NAVARRA / ACADEMIA DE LA LENGUA VASCA /

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Etxea ez dago herrian bertan, herrira bidean baizik. Baztan eta Iparraldea lotzen dituen  N121-b errepidetik abiatuta, Dantxarineara hel aitzin, Urdazubira sartzeko dagoen NA-4402 errepidea hartuko dugu. Herriraino ailegatu baino lehen, eskuin aldean muino baten gainean ikusiko dugu.

Gehiago jakiteko: 

 


Utzi iruzkina: