Arrosako Kastoreneko ataburua

No profile photo Euskargazki | 2023-10-17 11:45

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702062806070

 

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Arrosako (Nafarroa) Eihartze auzoko Kastorena etxeak honako ataburua du:

IOANNES
DE.HEGVI
PORTALADA
HVNEN
EGUILEA

ETA HAREN
ESPOSA.IEAN
NE.D’AR
ROSA

DOMINGO
TOMPERIZ

LAN
1787

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Hots:

Joannes de Hegi portalada hunen egilea eta haren esposa Jeanne d’Ar[r]osa. Domingo Tomperiz L’an 1787.

 

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Iduri duke Domingo hori hargina dela. Ez da ohikoa, haatik, harginek beren obrak ataburuetan sinatzea. Bestalde, Tomperiz deiturak Done Peritz formaren aldaera dirudi.

Bestalde, lehen testuetarikoa dugu, eremuan egun ere ohikoa den o>u bilakabidea sudurkariaren ondotik, erakuslean (hunen). Aipagarria da haren formaren erabilera, Linschmann-Aresti legea urratzen bide duena. Bere bihurkaria beharko genuke; are gehiago, Iparraldeko testuetan (begiratu OEH), baina, bada salbuespen bat, testu zaharretan ere betetzen dena: genitiboaren aurreko izango litzatekeen sintagma horrek eta genitibodun sintagmak elkarrekin beste sintagma bat osatzen badute, ez da aplikatzen delako erregela hori. Eta kasu honetan, hala da, [Joannes de Hegi portalada hunen egilea eta haren esposa] sintagma bakarra baita.

Lekua aurkitzeko, Baigorritik Arrosarako bidea hartuta, Ortzaizera joateko trenbidea gurutzatu baino lehen, hartu ezkerretara igotzen den aldapa eta berehala ikusiko duzu.


Utzi iruzkina: