Alexander Tapia Perurena idazlearen hilobia
Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons
Alexander Tapia Perurena (Iruñea, 1892/8/11 - 11/5/1957) olerkaria Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun, dago lurperatua familiaren panteoian. Gerra aurreko poetetarik bat dugu. Bere heriotza data ez omen dago argi, hilobian maiatzaren 5a heldu da baina besteetan 11 edo 21a ageri da.
Tunba aurkitzen erraza da. Hilerriko sarrera nagusitik sartu, ekialdetik beraz, eta ezker egin behar dugu, hegoaldeko paretaren kontra tupust egin arte. Pareta ezkerrean dugula, ekialdetik mendebaldera doan bidea jarraituko dugu eta halako batean gure eskuinetara izanen dugu hobia.
*OHARRA: Familiaren intimitatea gorde nahian gainontzeko lurperatuen izenak ezabatu egin ditugu.
Gehiago jakiteko:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: