Aita Polikarpo Iraizozkoaren sortetxea

No profile photo Euskargazki | 2023-11-02 11:48

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702122070948

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Iraizotz herriko etxe honetan sortu zen Agustin Zarratz Bermejo, Aita Polikarpo Iraizozkoa (Iraizotz, 1897/01/31 - Lekarotz, 1980/01/05) apaiz kaputxinoa.

Euskatzain izendatu zuten eta bere lana literaturaren bidetik eta filologiarenetik egin du; itzultzaile ere ibili zen. Filologia erromanikoa ikasi zuen Suitzan. Olerkia eta prosa landu zituen, gai erlijiosoarekin usuen. Hizuntzalaritzan euskararen historiarekin lotutako kontuak jorratu zituen, ondarea biltzearekin batera.

Etxea herriko eskola izandakoa da eta azpiko oroigarriak hori agertzen du:

AVE MARIA PURISIMA / ENSEÑANZA DE NIÑOS / A ESPENSAS DE MIGUEL ARISTREGUI Y CIGANDA / AÑO 1828.

Baina berriki Polikarpo Iraizozkoaren omenez beste oroigarri hau ezarri zen:

AITA POLIKARPO IRAIZOZKOARI / ULTZAMAKO UDALAK / IRAIZOZKO HERRIAK / eta EUSKALTZAINDIAK / 1897-1997.

Etxea aurkitzea erraza da, nahiz eta ezkutatua egon. Errepidetik Iraizozen sartu eta herriko plazara ailegatuta, iturria, ostatua eta frontoia aise ikusiko ditugu. Frontisa etxearen paretetako bat da, beraz, aski dugu frontoiaren atzean begiratzea etxea aurkitzeko.

Gehiago jakiteko:


Utzi iruzkina: