Sarean gezur ugari

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-03-07 10:11

Badirudi internet bizitzaren ispilua dela. Beno hori ez da hain harrigarria, gure gariako gizartean internetez blai eginda gaude eta. Eta jakina, gure gizartean gezurraz-gezur gabiltza egunero. Beraz inerneten ere gezur mordoxka aurkitu daitezke. Agian esaldia aldrebes esan behar da: Interneten batzutan aurkitzen duzun zeozer egia dela. Baina hainbeste gauzaren artean zein den egia jakitzea ez da batere erreza. Adibide bat jarriko dizuet segituan: nire emaztea eta biok hitz egiten ari ginen joan zen asteburuan, ez dakit nola, baina Paulina Rubiori buruz hitz egiten ari ginenean, zer altuera zeukan emazte horrek bururatu zitzaigun. Nire emazteak txiki zamar zela esan zidan eta nik berriz hain txikia ez zenik erantzun nion...Eztabaida konpontzeko sarean jo dugu eta hor gure ezustea: Ia hamar altuera desberdin aurkitu genituen Paulinarentzat. 1,60 metrotik 1,69 metrotara dabil gure Paulina interneten arabera. Auskalo zein den benetako altuera. Hori ikusi eta gero, konturatzen zara interneten esaten diren gauza asko gezurrak direla edo bene-benetako egia ez behintzat. Paulinarena adibide iƱozo bat da, baina nork daki beste hainbat gauzen artean zein den egia-egiazkoa. Agian bizitzaren bezela, egia bat bakarrik ez dago eta bakoitzak aurkitu behar du berea, baliteke,  lan dexente daukagu orduan...


Utzi iruzkina: