Euskara eta lantokia
Autonomoa naiz, eta nire sozio eta biok sortu genuen enpresan egiten dut lan. Lehen, kale(t)an nenbilen lanean, baina azken urteotan enpresako bulegoan dihardut. Beno bulegoan eta irekita daukagun dendan ere. Gure lanagatik, jendearekin harreman handia daukagu, eta horretarako oso inportantea iruditzen zait euskara menperatzea. Orain arte, ozta-ozta nenbilen euskaraz elkarrizketak egiten ari nintzenean, eta askotan erdarara pasatzen nintzen baina gaur egun seguroago sentitzen naiz eta nahiz eta sarritan hanka sartu saiatzen naiz euskaraz hitz egiten (egitea) jarraitzen.
Orain arte, (jendeengan) jendearen esku lagatzen dut ekimena, eta erabiltzen duten hizkuntzaren arabera, hizkuntza horretan hitz egiten dut. Batzutan, egun osoa pasatzen dut gazteleraz hitz egiten, eta bakarrik agurra emateko erabiltzen dut euskara. Baina batzutan euskara hutsean mantentzen ditut elkarrizketak.
Honekin lotuta gauza bitxi bat nabaritu dut euskaraz hitz egiten dudanean.
Gure dendara normalean jendea (tartekatuta) taldetan etortzen da, pertsona batekin edo talde batekin egoten naiz salmenta bukatu arte, beste pertsona bat edo talde bat egon gabe, baina batzutan jende gehiago dator beste bezero batzuekin nagoen bitartean. Une horretan lehen bezeroarekin euskaraz hitz egiten ari bazara, segur aski bigarren bezeroak ere (jakiten badu, noski) euskaraz jarraituko du, eta horrela hurrengoa eta hurrengoa, kate bat bezala. Baina jendea (tarteka) bakarka badator zailagoa izaten da euskararen kate hori lortzea, nahiz eta etortzen diren gehienek euskara jakin. Gure herrian, beste batzuetan bezala, euskararen erabilera kanpoko harremanetan oso galduta dago, baina nik uste dut jarrera hori aldatzea hain zaila ez (denik) dela oraindik gure artean euskaldun kopurua nahiko handia delako. Kaleetan euskaraz pittin bat gehiago hitz egiten badugu bide onean egongo gara eta euskarazko katea luzatzea lortuko dugu eta horrela pixkanaka-pixkanaka kaleetan euskaldun giroa berreskuratuko dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: