Euskara eta lagunak
Nire kuadrilako lagun gehienak euskaldunak dira, edo normalean horrela izango ziren. Baina gure gaztaroan euskararen asuntoa ez zen gaurkoa. Nahiz eta lagun gehienek etxean euskara erabili gero eskolan edo gure artean gaztelera hutsa erabiltzen genuen. Une horietan Frankismoaren azken urteetan, euskaren alde hainbat talde eta ekimen hasi ziren martxan jartzen, baina gure kuadrilan erderaz hitz egitea ohitu egin zen. Eta horra hor gaur egungo arazoak, nahiz eta batzuek gure burua euskaldundu, eta beste batzuk euskaldunak izan, gure artean ez dugu erabiltzen euskara. Hain beste urte pasa eta gero gure harremanetan hizkuntza aldatzea ez da batere erreza. Gainera gu bizi garen herrian, gure adinakoak horrela dabiltza ere, eta gehienek gaztelera erabiltzen dute normalki. Badakit arazo hori ez dela gurea bakarrik, tamalez horrela pasatzen da hainbat eta hainbat herritan. Agian irtenbide bakarra denborak ekarriko du eta gakoa datozen generazioengan egongo da. Baina guk geuk zeozer egin behar dugu aldaketa hori lortzeko ere, oraindik garaiz gaude eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: