ORTIZ-BASKALIA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-10-01 14:30

Euskararen erabilpen aldarria gure hizkuntza baztertuz etiketatzen dutenei bideratzeko ekarpen gisa, bere produktuak erdaraz aurkezten dituzten bi enpresa interpelatzeko proposamena:

Ondarroako Conservas Ortiz enpresak espainolez aurkezten ditu bere produktuak (bere webgunea ere hainbat erdaratan du euskara baztertuz).Honako testua helaraztea planteatzen dugu (informacion@ortiz.es helbidera):

"Agur: Zuen produktuak espainolez aurkezten dituzue euskara baztertuz.Zergatik Euskal Herrian ekoitzi eta saltzen duzuena Euskal Herriko hizkuntza baztertuz burutu?Webgunea ere eleanitza duzuen arren,bertako hizkuntza ez da ageri.Zergatik euskara baztertu?Arlo guztietan euskararen erabilpena galdeginez,mila esker erantzuteagatik."

Ezpeletako Baskalia enpresak frantsesez aurkezten ditu bere produktuak.Honako testua helaraztea planteatzen dugu (consobaskalia@orange.fr helbidera):

"Agur:Zuen produktuak frantsesez aurkezten dituzue euskara baztertuz.Zergatik Euskal Herrian ekoitzi eta saltzen duzuena Euskal Herriko hizkuntza baztertuz burutu?Arlo guztietan euskararen erabilpena galdeginez,mila esker erantzuteagatik."


Utzi iruzkina: