Jarrera kontu bat

Jarrera kontu bat Euskara Merkataritzara | 2014-04-09 11:38

Aupa, Iruñerako txartel bat, mesedez, ordu biak hamar gutxitan ateratzen dena.

-          ¿Para Pamplona a las dos menos diez?

-          Bai

-          Cuatro ochenta, por favor

-          Tori, hemen duzu

-          Gracias

-          Eskerrik asko, agur!

Ez dit euskaraz egin, baina ulertu nau, eta euskaraz segitu ahal izan dut. Duelua irabazia. Aupa! Gaurkoan lortu dut zerbait. Ez naiz erdarara pasa.

Baina ez pentsa beti lortzen dudanik. Zenbat aldiz jotzen dut erdarara segidan? Zenbat aldiz ez naiz euskaraz hastera ere ausartzen, besteak ezer ulertuko ez didalakoan? Edo duelurako gogorik ez dudalako momentu horretan?

Iturria: Topatu.info  Osorik irakurtzeko

Irudia: https://www.flickr.com/photos/jemppu/


Utzi iruzkina: