ZEIN [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT-
zeinek kantatu duen/baitu
= kantatu duena
zeinek eta kantatu duen/baitu
= kantatu duena bera
zeinek ere kantatu duen/baitu
= kantatu duen (pertsona) guztia
Beste adibide batzuk:
Zuk, zeinek hainbeste gauza dakizun, egin behar zenuke hori
Ikasle horiek, zeinek gutxi ikasten baitute, nota txarragoak dituzte besteek baino
Goizean liburu bat irakurri dut zein biziki gustatu baitzait
Hauxe da aipatu nizuen liburua zeinetatik esaldi batzuk aukeratu baititut
Hortik doa Manuren alaba, zein deitzen baita Miren
ZEINA(K) [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT-
Aurrekoa bera da, baina artikulu mugatuarekin kombinaturik. Beti aurrekari bat eduki behar du:
gizona zeinak kantatu duen/baitu
= kantatu duen gizona
gizona zeinak eta kantatu duen/baitu
= kantatu duen gizona bera
gizona zeinak ere kantatu duen/baitu
= kantatu duen gizon guztia/oro
Beste adibide batzuk:
Egun batzuk iragan ditugu, zeinetaz luzaz oroituko baikara
Lagun batzuk etorri ziren, zeinak aspalditik ez bainituen ikusten
Gizon bati mintzatu nintzaion, zeina ongi ezagutzen baituzu
Joan beharko dut neska horrekin, zeinaren ahizpa Aintzane deitzen den
Hori da medikua, zeinagana bidali bainaute
Jaunaren bildotsa, zeinak munduko bekatua kentzen baituzu, urrikal zakizkigu
Hau da ene seme maitea, zeina baitan hartu baitut atsegin guztia
Eman zion bere senarrari berari, zeinak eta jan baitzuen
Ez da hau Jesus, Josefen semea, zeinaren aita eta ama guk ezagutzen baititugu?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: