Praktika
Gaur arratsaldean praktikara eraman dugu asteburuan ikasitako IZAN aditza.
Lehenik zutabeka esan dituzte ikasle batzuek, baina berehala konturatu gara zeharo aspergarria zela kanta mota hori:
naiz, zara, da, gara, zarete, dira
nintzen, zinen, zen, ginen, zineten, ziren
banintz, bazina, balitz, bagina, bazinete, balira
nintzateke, zinateke, litzateke, ginateke, zinatekete, lirateke
eta pasatu gara benetako jokora.
UKAN aditza ere eman diet fotokopiatuta, zeren IZAN eta UKAN aditzetako formak agertu bailitezke aditz jolas honetan.
Neuk orainaldiko forma ematen nien eta haietariko batek orainaldiko forma hori errepikatu eta jarraian iraganaldian, baldintzan eta ondorioan.
Josuk: DIRA
Ikasleak: DIRA, ZIREN, BALIRA, LIRATEKE
Josuk: DUT
Ikasleak: DUT, NUEN, BANU, NUKE
Baina berehala hasi naiz aldaketak egiten eta luzatzen honela:
Josuk: ZUEK ZARETE
Ikasleak: ZUEK ZARETE, ZUEK ZINETEN, ZUEK BAZINETE, ZUEK ZINATEKETE
Josuk: EZ DUGU
Ikasleak: EZ DUGU, EZ GENUEN, EZ BAGENU, EZ GENUKE
Batzuek begiratzen zituzten beren aditz quadroak, baina niri bost axola, zeren nahi bainuen beste ikasleek lau denborak entzun zitzaten.
Josuk: AULKITIK ERORI DA
Ikasleak: AULKITIK ERORI DA, AULKITIK ERORI ZEN, AULKITIK ERORI BALITZ, AULKITIK ERORI LITZATEKE
Josuk: EGURALDI ONA EGITEN DU
Ikasleak: EGURALDI ONA EGITEN DU, EGURALDI ONA EGITEN ZUEN, EGURALDI ONA EGITEN BALU, EGURALDI ONA EGITEN LUKE
Josuk: KLASEAN KANTATZEN EGON GARA
Ikasleak: KLASEAN KANTATZEN EGON GARA, KLASEAN KANTATZEN EGON GINEN, KLASEAN KANTATZEN EGON BAGINA, KLASEAN KANTATZEN EGON GINATEKE
Josuk: EZ DUZU EZER ENTZUNGO
Ikasleak: EZ DUZU EZER ENTZUNGO, EZ ZENUEN EZER ENTZUNGO, EZ BAZENU EZER ENTZUNGO, EZ ZENUKE EZER ENTZUNGO
Uste dut ezen adibide horiekin proposatzen ari naizen metodoa ulertzen duzuela, ezta?
Ez dira, beraz, aditzak horrela ikasten gordin-gordinik, baizik eta kontextu naturalizatuagoetan.
Ez dut interes berezirik aditz denboren izenak eta terminologia gramatikala ikas ditzaten, nola izan bailiteke:
IKASI BAGENU: Ikasi aditzaren modu optativoko baldintza perfektua, lehenengo persona pluralekoa.
Niri interesatzen zaidana da ezen IKASI BAGENU esatean edo entzutean BAI, BAINA EZ DUGU IKASI beren garunean hauteman dezatela, eta relaziona dezatela IKASI BAGENU hori dagokion orainaldiarekin: IKASI DUGU, zeren IKASI DUGU formatik badakite ateratzen beste hirurak:
IKASI DUGU, IKASI GENUEN, IKASI BAGENU, IKASI GENUKE
Ea norbaitek blog honetako ideiaren bat lapurtzen didan! Oxala!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: