Plusquamperfektua
Aurreko mezuetan ikusi ditugu Indikativoko eta Optativoko hainbat aditz denbora. Aditz jokatuen arauera ORAINALDIA, IRAGANALDIA, BALDINTZA eta ONDORIOA izan ahal dira, eta aditz jokatugabeen arauera lau hauek izan ahal dira PERFEKTUA, IMPERFEKTUA eta FUTUROA.
Plusquamperfektuak perfektua baino gehiago esan nahi du. Baldin PERFEKTUA bada ekintza burutua, amaitua edota bukatua, PLUSQUAMPERFEKTUA da burutua, amaitua edota bukatua baino gehiago, hau da, ekintza burutu-burutua, amaitu-amaitua edota bukatu-bukatua.
Gaztelaniaz plusquamperfektua dugu iraganaldian:
pretérito pluscuamperfecto: había visto
Euskaraz honen baliokidea den
IKUSIA NUEN
iraganaldi plusquamperfektuarekin paraleloki orainaldi plusquamperfektua:
IKUSIA DUT
daukagu eta, beti bezala, optativoko baldintza plusquamperfektua:
IKUSIA BANU
eta ondorio plusquamperfektua:
IKUSIA NUKE
IKUSIAren ordez IKUSIRIK edo IKUSITA erabili ahal ditugu:
IKUSIA DUT/NUEN/BANU/NUKE
= IKUSIRIK DUT/NUEN/BANU/NUKE
= IKUSITA DUT/NUEN/BANU/NUKE
UKAN aditzaren ordez EDUKI erabili ahal dugu:
IKUSIA DAUKAT/NEUKAN/BANEUKA/NEUKAKE
= IKUSIRIK DAUKAT/NEUKAN/BANEUKA/NEUKAKE
= IKUSITA DAUKAT/NEUKAN/BANEUKA/NEUKAKE
Ikus dezagun ETORRI aditzaren plusquamperfektua:
ETORRIA (= ETORRIRIK, ETORRITA) + IZAN
ETORRIA NAIZ/NINTZEN/BANINTZ/NINTZATEKE
= ETORRIRIK NAIZ/NINTZEN/BANINTZ/NINTZATEKE
= ETORRITA NAIZ/NINTZEN/BANINTZ/NINTZATEKE
Intuitu dukezuen bezala IZAN aditzaren ordez EGON aditza erabili ahal dugu plusquamperfektuan:
ETORRIA NAGO/NENGOEN/BANENGO/NENGOKE
= ETORRIRIK NAGO/NENGOEN/BANENGO/NENGOKE
= ETORRITA NAGO/NENGOEN/BANENGO/NENGOKE
Erraza, ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: