Oxala!

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-21 13:50

Hona hemen OXALA hitza Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan:

oxala interj.: oxala hola mintzo balira!

Oxala hola mintzo balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo)
Oxala hola mintzo izan balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izan)
Oxala hola mintzo izaten balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izaten)
Oxala hola mintzo izango/izanen balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izango/izanen)

OXALA interjekzioaren ordez AI erabil liteke:

Ai hola mintzo balira!
Ai hola mintzo izan balira!
Ai hola mintzo izaten balira!
Ai hola mintzo izanen/izango balira!

Azkenik, bada, OXALA eta AI interjekzioen ordez AIT- menderagailua erabil liteke, baina aditz laguntzailea ohikoa ez den lekuan agertuko zaigu, aurreratu egiten baita.

Ailira hola mintzo!
Ailira hola mintzo izan!
Ailira hola mintzo izaten!
Ailira hola mintzo izanen/izango!

Ikus dezagun AIT- menderagailua EGON aditzarekin adibidez:

Ailego hemen! (baina ez dago)
= ai hemen balego!
= oxala hemen balego!

Ailitz hemen egon! (baina ez da egon)
= ai hemen egon balitz!
= oxala hemen egon balitz!

Ailitz hemen egoten! (baina ez da egoten)
= ai hemen egoten balitz!
= oxala hemen egoten balitz!

Ailitz hemen egongo! (baina ez da egongo)
= ai hemen egongo balitz!
= Oxala hemen egongo balitz!


Utzi iruzkina: