Litekeena
Euskal aditzean ikusirik ditugu
INDIKATIVOA (du, zuen)
INDIKATIVO PROBABLEA (duke, zukeen)
OPTATIVOKO BALDINTZA (balu)
eta
OPTATIVOKO ONDORIOA (luke)
Optativoaren bidez BALIZKOA edota LITZATEKEENA adierazten dugu, esan nahi baita, IRREALA.
*EDIN eta *EZAN aditzen OPTATIVOA oso optativo garrantzitsu eta berezia da, zeren haren bidez BALEDIKOA edota LITEKEENA adierazten baitugu. Geuk OPTATIVO POSIBLEA deitzen diogu.
OPTATIVO POSIBLEAn ere BALDINTZA eta ONDORIOA agertzen zaizkigu.
*EDIN aditzaren OPTATIVOKO BALDINTZA:
banendi, bazintez, baledi, bagintez, bazintezte, balitez
*EDIN aditzaren OPTATIVOKO ONDORIOA:
ninteke, zintezke, liteke, gintezke, zintezkete, litezke
*EZAN aditzaren OPTATIVOKO BALDINTZA:
baneza, bazeneza, baleza, bageneza, bazenezate, balezate
*EZAN aditzaren OPTATIVOKO ONDORIOA:
nezake, zenezake, lezake, genezake, zenezakete, lezakete
Azken honetan ikusten ahal denez, oso regularra baita, OPTATIVOA denbora bakarra da, zeina BA- eta -KE partikulekin kombinatu ahal baita.
Etorkizunean posiblea dena suposatzeko (ikas baneza) eta ondorioztatzeko (ikas nezake) balio du.
AIT- menderagailuarekin ager daiteke:
AINEZA IKAS! (eta ikas nezake)
=AI IKAS BANEZA! (eta ikas nezake)
=OXALA IKAS BANEZA! (eta ikas nezake)
OPTATIVOA (banu, nuke) IRREALITATEAren denbora zen, baina OPTATIVO POSIBLEA (baneza, nezake) POSIBILITATEAren denbora dugu, hau da, etorkizunean litekeena adierazteko denbora.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: