Izenlagunak
Izenlagunak, esan nahi baita, -EN eta -KO deklinabide-atzizkien bidez eratzen diren izen-osagarriak aurretik nahiz atzetik ezar daitezke:
Gizonaren txakurra = Txakur gizonarena
Bilboko neskatilarekin = Neskatila Bilbokoarekin
Berdin gertatzen da -eN menderagailua erlatibo gisa funtzionatzen duenean:
Gizonak erosi duen txakurra = Txakur gizonak erosi duena
Bilbon bizi den neskatilarekin = Neskatila Bilbon bizi denarekin
Euskara Batuan gutxitan erabiltzen dira atzetik ezarritako izenlagunak eta -eN erlatiboak. Euskara Erkide Batuan ere gutxi erabili beharko dira, zeren erraztu beharrean' maiz ulermena oztopatzen baitute.
Kasu hauetan oso komenigarria da apostrofoa erabiltzea modu honetara:
Txakur' gizonarena
Neskatila' Bilbokoarekin
Txakur' gizonak erosi duena
Neskatila' Bilbon bizi denarekin
Batzutan bi izenlagun (-eN erlatiboak barne) elkartzen direnean egokia izan liteke erabilera kombinatua non aurretik izenlagun bat ezartzen den eta atzetik bestea:
Hor goian dagoen katu' emakume zahar horrena beti ibiltzen da saguen bila
Bilbotik metroan etorri den mutil' Estibalitzekin ibiltzen denari eman diot liburua
Beste adibide batzuk:
Hemen behar genituzke pozik lan egiten dakiten ikasle zintzo' behar bezalako batzuk
Folk eta rocka dira munduko musika mota' niri gehien gustatzen zaizkidanak
Udan Noja da Cantabriako herri' bilbotarrez gainezka dagoen bat
Bidali dizkigute etxerako lan erraz' ordu erdian edo egiten direnak
Izan gaitezen euskaldun' geure kabuz pentsatzen dakigunak
Nik ez dut esango gauzarik' Villasantek eta esan ez dutenik
Adibideotan apostrofoaren erabilera bat ikusi duzue zeinek jakinarazten duen ezen haren aurrekoaren izenlagun bat datorrela gero.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: