-eLA menderagailua

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-08 18:27

Menderagailu hau perpausa osagarriak eratzeko erabiltzen da, bestelako erabilerak ere dituenarren. EZEN lokailuarekin kombinatu ahal da:

Esan didate ezen Mikelek kantatuko duela

= Mikelek kantatuko duela esan didate

LUELA bezalako formak (OPTATIVOkoak) oso gutxitan erabiliak izan dira:

Mikelek kantatu luela esan balidate ez nuke sinestu

Erabilera adverbiala duenean, modua edo denbora adierazten du, eta atzizki partitivoa har dezake:

kantatzen duela = kantatzen duelarik

kantatu luela = kantatu luelarik

-eLARIK menderagailuari ERE juntagailuarekin kombinaturik:

kantatzen duelarik ere = kantatzen badu ere

kantatu luelarik ere = kantatu balu ere

-eLA menderagailuari -KO deklinabide-atzizkia eransten badiogu, -eLAKO menderagailua lortzen dugu, zeinak kausa adierazten baitu. KE gabeko OPTATIVOko denborekin ez da erabiltzen adiera honetan.

kantatzen duelako = zeren kantatzen baitu

-eLAKO atzizkia, beste alde batetik,  izenlagunak eratzeko erabili ahal da:

Oskorrik kantatuko duelako esperantzarekin geratu dira

Izenlagun hauek substantivatu ahal dira eta deklinabide atzizkiak hartu:

Oskorrik kantatuko duelakoak poztu gaitu

Oskorri kantatuko duelakoan daude

-eLAKOTZAT edo beronen laburtzapena den -eLAKOTZ menderagailuak ere sortzen dira -eLA menderagailu honetatik, -TZAT atzizki prolativoa erantsiz. Esanahi kausala du:

etorri zaretelakotz  & etorri zaretelakotzat

=etorri zaretelako

= zeren etorri baitzarete


Utzi iruzkina: