dio, derauko & deutso
Ekialdeko aditz laguntzailean agertzen den DERAUKO forma ez da ekialdean erabili den forma erkide batu bakarra. Harekin batean DERAUO aipatu behar dugu, nondik heldu baita DEREIO > DEIO zuberotar forma.
DEIO, beraz, ez da DIO adizkiaren variante bat, baizik eta DERAUO adizkiaren evoluzioa:
DERAUO > DEREIO > DEIO
Mendebaldeko aditz laguntzaileko DEUTSO forma' DEUTSA formarekin batera onartu behar dugu Euskara Erkide Batuan.
Finean, Erdialdeko DIO forma dugu, zein den formarik neutroena Euskara Erkide Batuan.
Argi eta garbi esan behar dugu hemen ezen DIO, DERAUKO eta DEUTSO ez direla adizki bat eta beraren aldaera dialektalak.
DIO, DEUTSO eta DERAUKO aditz desberdinak dira zein onartu behar baitira gure Euskara Erkide Batuan.
Erabiltzaileak' zein baita Euskara Erkide Batuaren jaun/andre eta jabe bakarra' erabakitzeko du zein noiz non erabili behar duen.
URTE ZAHAR ON!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: