Sherezade, gizonen esku
Joumana Haddad idazle berezi bat da, nire ustez. Liburu berri bat idatzi du, “Yo maté a Sherezade”.
Saiakera bat da Sherezaderen mitoa desegina uzteko.
Zergatik?
Idazle honentzat, askatasunazalea izanda, oso garrantzitsua da helburu bat: Mendebaldeko herrietan pentsatzen dugu arabiar emakumeak sumisak direla. Gure artean ideia hau aldatzen saiatuz gainera, idazleak Ekialde ertainean feminismoak leku bat daukala ziurtatzen du.
Sherezade “Las mil y una noches” liburuaren protagonista da. Bere bizitza salbatzeko ipuinak erabili zituen (Sultani gau osoan ipuin asko kontatu zizkion).
Haddaden iritziz, nahiz eta arabiar emakumeei Sherezade gustatzen zaien, Sherezade ezin da eredu bat izan. Zergatik?
Bere bizitza gizonen esku dagoelako.
Alde batetik, Joumana Haddadi ez zaio gustatzen arabiar emakumeek esaten duten zerbait: ezin dutela ezer egin egoera aldatzeko arabiar herrialdeetan.
Idazleak adierazten du, esate baterako, Saudi Arabiako emakumeak egoerarik gogorrenak bizi direla baina amak dira eta bere ustez, haien alabak lagun dezakete heziketarekin.
Bestetik, idazle honek beste gizarte batekin amets egiten du eta horregatik egunero lan egiten du:
Emakumeek nahi duten bizitza aukeratzeko gizarte bat.
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
--Además de intentar cambiar esta idea, …
Ideia hau aldatzen saiatuz gainera, …
Askatasunazalea
Gomendioak:
“Yo maté a Sherezade” liburua (Debate editoriala)
Iruzkinak
Stikstak 2011-03-23 16:05 #1

Zure zalantzak honela itzuliko nituzke nik:

--Además de intentar cambiar esta idea, …

Ideia hau aldatzen saiatzeaz gain, …

--Amante de la libertad:

Askatasuna maite duena

Utzi iruzkina: