Oroipenak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-10-31 20:23


Pasa den astean, oraindik izugarrizko hotza egiten ez zuenean eta kalez kale oso lasai ibiltzen ginenean, taberna batean bat-batean lagun batekin topo egin nuen. Orain dela 10 urte atzerrira joan zen lan baten bila. Alemanian ezkondu zen eta bi seme-alaba dauka. Gazteagoak ginenean ia egunero elkarrekin geunden, bai institutuan bai bere gurasoen etxean. Astean zehar elkarrekin etxerako lanak egiten genituen eta asteburuetan jai batzuetan elkarrekin oso ondo pasatzen genuen.

Baina gero, unibertsitatera ailegatzean, elkarrekiko harremana galdu genuen.

Egun hartan denbora luze hizketan pasatu genuen. Eta gogoratu genituen pasadizo batzuk. Anekdotarik onenetarikoen artean zegoen elkarrekin oporretan joan ginen lehenengo aldia, 15 edo 16 urte genituela.

Imajina ezazue ze urduri eta alai geunden!!

Gainera gurasoek ez ziguten oztoporik jarri. Sei lagunok Zarautzera, etxetik oso hurbil.

Bagenekien izugarrizko bidaia izango litzatekeela, nahiz eta opor laburregiak izan, lau edo bost egun bakarrik.

Gogoratzen dut denbora luze pasatu genuela prestaketekin: ze arropa eraman, zapatak, janariari buruz... Gainera, kanpin-denda bat erosteko dirurik ez geneukanez, lagunaren nebak utzi zigun. Eta oporretan joan aurretik, erabaki nuen parke batean kanpin-denda hori irekitzea eta garbitzea.

Kaxan irakurri nuen sei pertsonarentzako kanpin-denda zela eta zein ziren pausoak irekitzeko. Oso erraza!!

Baina Zarautzera ailegatzean, konturatu ginen arazo larri bat geneukala. Nahiz eta sei pertsonarentzakoa izan, ez zegoen lekurik denontzat. Denbora pasa eta gero, gaua iluna zen eta ez geneukan argirik. Elkarrekin haserretu ginen. Azkenean erabaki genuen motxilak kanpoan uztea eta lagun batek lo egin beharko lukeela aurreko partean. Pentsa zein gaizki pasatu genuen. Ez zen erosoa. Eta ezinezkoa zen horrela jarraitzea.

Eskerrak etxetik gertu geundela eta hurrengo egunean itzuli ginen.

Gezurra badirudi ere, gaur egun pasadizoa gogoratzean barre egiten dugu. Gure lehenengo oporrak elkarrekin eta horrela gertatu zen.


Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

--Denbora luze hizketan pasatu genuen:

Pasamos mucho tiempo hablando.


Utzi iruzkina: