Mila esker (II)

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-05-20 20:56

Mila esker nire blogean idaztearren.

Euskara hobetzen asko laguntzen nauzue.

 

Hauek dira jaso ditudan zuzenketak:

 

 

--Algunas mujeres recuerdan que sólo pudieron trabajar en empleos que les gustaban cuando sus hijos crecieron:

(gaizki) Adineko emakume batzuek gogoratzen dute, gustatzen zitzaizkien lanbide batzuetan lan egitea, hori bakarrik egin zutela haien seme-alabak zaharragoak izan zirenean.

 

(erantzuna)

Zurea ez dago txarto baina:

Lehenengo koma kenduko nuke, eta "lan egitea" horren ordez "lan egin" esango nuke.

 

 

(ONDO) Emakume batzuek gogoratzen dute gustoko lanbideetan bakarrik jardun ahal izan zutela seme-alabak hazita egon zirenean.

 

 

--Para mí, es una de las mejores cosas del día:

Niretzat, eguneko gauzarik onenetariko gauza bat da

(ONDO) Niretzat, eguneko gauzarik onenetarikoa da.

 

--Los catalanes utilizan indistintamente las dos lenguas, el castellano y el catalán:

Hiritarrek bi hezkuntza erabiltzea berdin diote.

 

(ONDO) Katalandunek gaztelania eta katalana berdin-berdin darabiltzate (erabili).

 

 

--Sólo tres trabajadores conocen bien la lengua (el euskera):

Bakarrik hiru langilek hizkuntza oso ondo ezagutzen dute

 

(ONDO) Hiru langilek bakarrik ezagutzen dute ondo euskara

 

--Sólo son necesarios un par de minutos:

Minutu pare bat beharrezkoa da.

 

(ONDO) Minutu pare bat baino ez (dut / dugu / duzu) behar.

 

--Cada vez pasamos menos tiempo con la familia:

Familiarekin gero eta denbora gutxiago daukagu.

 

(ONDO) Familiarekin gero eta denbora laburrago ematen dugu.


Utzi iruzkina: