Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, Hego Polorantz
Hiru euskal mendizaleak Antartidan daude. Hogeitamar gradu zero azpiko hotzarekin. 2.700 kilometroko ibilbide berezi bat egiten ari dira. Nahiz eta ezinezkoa izan, bakarrik trineo eta kometa batzuk erabiltzen dituzte. Horregatik egun hauetan haizea gauzarik garrantzitsuena da.
Hego Polora bidaia egiten dute. “Transantartika 2011” da espedizio honetako izena.
Helburua da Antartida zeharkatzea 70 egunean, Hego Polotik pasatzen.
Azaroaren 15etik (lehenengo eguna izan zen Antartidan) Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza gero eta pazientzia gehiago izaten ikasten ari dira, egun askotan ez dagoelako haizerik.
Haientzat ezinezkoa da bukatzeko eguna jartzea.
Orain arte izotzezko irla handi horretan 1.000 kilometro egin dute. Lera (edo trineo) bakoitzak 170 kiloko pisua dauka. Kometak trineoetan lotuta daude. Horregatik, haize gogorrak behar dituzte.
Gainera, beste arazo bat daukate: “sastrugis”-ak. Haizeagatik elurran sortzen diren zuloak dira.
Orain dela 100 urte lehenego gizonak Hego Polora heldu zirela.
Gaur egun, helburua da ibilbide hori egitea kanpoko laguntzarik gabe. Eta Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza lortzen ari dira.
--Gomendio bat: (ibilbide hau jarraitzeko)
http://desnivel.com/alpinismo
Iruzkinak
Utzi iruzkina: