Errauskinek presa dauka

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-04-13 21:53
1

Gaur, ingeleseko klasean, irakasleak kontatu digu Estatu Batuetako bitxikeri bat. Ez dakit zergatik baina beti bezala, gauzarik arraroenak han gertatzen dira. Adibidez, egunkarien kontraportada irakurtzean, istoria bitxiak Obamak buru izaten duen herrialdean gertatzen dira. Gurasoentzat liburu “eroso” bat sortu dira.

Umeentzako ipuin ospetsuak oso laburrak egin dira. Horrela, “betebehar hori” ez da hain gogorra izango gurasoentzat.

Adibidez, Errauskine irakurtzeko bakarrik minutu pare bat beharrezkoa da. Gurasoek denbora irabaziko dute beste gauza batzuk egiteko, adibidez, telebista ikustea edo ohera joateko edo laneko paperak eta dokumentuak berrikusteko.

Kontua da Errauskinek bere zapata oso azkar galduko duela eta ia-ia ez daukala bere printze urdina ondo ezagutzeko denborarik izango.

Gero eta denbora gutxiago daukagu, baina zertarako?

Gero eta ordu gehiago lan egiten dugu eta etxean gure familiarekin gero eta denbora gutxiago daukagu.

Baina egoera hori aproposa da?

Gogoratzen dut nire amak, arratsaldero, une luzeak eta atseginak pasatzen zuela nire ahizpa eta nirekin ipuinak kontatzen.

Oso dibertigarria zen eta asko abesten genuen.

¿Hori gaur egun gertatzen da?

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

--Sólo son necesarios un par de minutos:

Minutu pare bat beharrezkoa da.

--Cada vez pasamos menos tiempo con la familia:

Familiarekin gero eta denbora gutxiago daukagu.

Gomendioak:

http://www.cuentosjunior.com/

martinez

martinez 2011-04-14 07:52 #1

Nire bost zentimokoa:

Sólo son necesarios un par de minutos:

Minutu pare bat baino ez dut / dugu / duzu behar. Cada vez pasamos menos tiempo con la familia:

Familiarekin gero eta denbora laburragoa ematen dugu.

Ongi izan.

Utzi iruzkina: