Bruno
Aste honetan izugarrizko zerbait gertatu zait. Eta oraindik, gogoratzean, oso pozik nago. Pasadan ostiralean lagun batekin antzerki-lan bat ikusteko aukera izan nuen. Urtero bitan antzokira joaten saiatzen naiz.
Aktoreak eszenatokian agertzen direnean, giroan emozio handia sortzen da.
Gainera, beti gauza bera gertatzen zait, lehenengo hitza edo esaldia entzun arte nahiko urduri egoten naiz.
Gero ez.
Euren ahotsek lasaitzen naute. Eta izugarri gozatzen dut.
Baina ostiralean desberdina izan zen. Hobeto. Aktore bat irten zen, Héctor Alterio, eta eszenatokian ezagutu eta gero, antzerkia gero eta gehiago gustatzen zait. Sinestezina iruditu zitzaidan. Bere ahotsa eta bere mugimenduak onenak dira.
Antzerki-lan honetan, 'La sonrisa etrusca', Bruno bere pertsonaia da. Gizon heldua da gaixotasun sendaezin batekin. Bere semea herritik hirira eramatea erabakitzen du. Eta han Brunettino ezagutuko du, bere iloba. Urte bat dauka. Eta emakume berezi bat ere ezagutuko du. Baina ez dauka denborarik gaixotasunagatik.
Negar egin nuen. Asko. Eta barre egin nuen.
Gomendioak:
Liburu bat: La sonrisa etrusca
Idazlea: José Luis Sampedro
Zalantzak: (Nola esaten da euskaraz)
--El día que conocí a Bruno
Bruno ezagutu nuen egun hartan
Iruzkinak
Lantxerra 2011-10-28 22:57 #1
Zalantzak: (Nola esaten da euskaraz)
--El día que conocí a Bruno
Bruno ezagutu nuen egun hartan
--------------------------------->
Bruno ezagutu nuen eguna.
Utzi iruzkina: