Euskarak egoera tamalgarria du adituen ustetan
By Keith Johnson
BILBAO, Spain -- Rosa Esquivias is caught on the front line of the Basques' fight for independence from Spain. Actually, she's in the front row -- of her Basque language class.
Ms. Esquivias, a 50-year-old high-school math teacher and Spanish-speaking native of Bilbao, must learn Basque or risk losing her job. Like her nine classmates, including a man who teaches Spanish to immigrants, she has been given at least a year off with pay to spend 25 hours a week drilling verbs and learning vocabulary in Euskera -- a language with no relation to ...
Honela ematen zion hasiera Keith Johnson deritzaion kazetari estatu batuar batek The Wall Street Journal egunkaria idatziriko artikulu bati. Bertan euskara erabilera eta zabalkuntzarako metodoak, zein hizkuntza bera zapaltzen ditu, inkisizio terminoari erreferentzia eginaz.
Inkisizio hitz hau latinezko Inquisitio terminotik mailegaturikoa da, bai euskaran baita ingelesean ere, eta eliza katolikoaren barnean heresia ezabatzen jardun zuten hainbat erakunde izendatzeko erabiltzen da (Erdi Aroan determinatua). Inkisizio hitzaren erabilpenak jendearen salaketen ondorioz buruturiko atxiloketak, epaiketak, torturapeko aitormenak, ondasunen konfiskatzea, urkaketak, bizirik erretzea... moduko akzioak hartzen ditu bere gain. Eta non burutu dira honelako astakeriak euskara “inposatzerako” orduan?
Artikulu honek dioenez, “landa hizkuntza bat berpiztearren” millioiak gastatzen dira; “euskara ez da ona eguneroko bizitzako elkarrizketa baterako”, “euskara ez da erabiltzen eguneroko bitzitzan”, “euskadin gaztelaniaren marginazioa bultzatzen da” ...
Johnson jaunaren hitzetan euskara hizkuntza zaharkitu bat da, zeinak 10 modu baino gehiago dituen “artzain” terminoari erreferentzia egiteko, baina “independentzia”, “demokrazia”... moduko hitzak asmatu egin behar izan diren. Beraz, mesedez azal iezadala gizontxo honek bi hitz hauen jatorria zein den ingelesean eta baita euskaran bertan ere eta ea abiapuntu berberera ailegatzen ez ote garen.
Bere ustetan euskalzale erradikalek armak utzi dituzte gramatikaz baliaturiko gerra bat hasteko eta honela euskararen inposaketa burutzeko bizitzako alderdi guztietan.
Noiz hasi ginen bada erabilpen urritasunagatik galtzeko zorian dauden hizkuntza, kultura eta tradizioen mehatxu eta borroka honetan? Zergatik ausartzen dira gure ama hizkuntza hau ezabatzen? Zein da orojakitun hauen helburua hain hiztun eta erabilpen gutxi dituen hizkuntza baten desagerpena bultzatuaz?
Zalantzarik ez dago euskara hizkuntza zaharra dela onartzean, baina harro egon beharrean honelako kritika gogorrak entzutera behartuak gaude. Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina hainbat teoria daude. Batzuk, hizkuntza kaukasikoetatik datorrelako teorian oinarritzen dira, beste batzuk berriz, hizkuntza bereberetatik datorrela. Zehazki ez dakigu.Gauza bat argi dago: hizkuntza indoeuroparrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra da Europa osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da.
Jatorri hain urruna duen hizkuntza bat egundaino mantetzea lortu da, noski hiztun kopurua eta euskal kulturaren hedadura nabarmenki murriztua izan dela, eta baita ondoren sortu diren termino, korronte ideologiko, garapen teknologiko… izendatzeko hitzak mailegatu egin behar izan direla; baina ez al da kasu hau eman euskara baino “berriagoak” eta “zabalduagoak” dauden hizkuntza unibertsaletan (ingelesa kasu) ere? Zein da ezberdintasuna? Ba euskarak aintzinako tradizio, ohitura eta ogibideak izendatzeko sinonimo ugari dituela eta baita iada galduak izan diren lan tresna… modukoentzako ere. Euskararen hiztegia eraldatua izan dela zalantzarik ez daukagu eta hori izan daiteke agian, hizkuntza zaharkitu honek aro berrietara egokitzeko duen erraztasun eta abilezien adibide garbi bat. Beraz zergatik orain urteetako borroka honetan amore eman?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: