Aspaldiko!

eushacker 1456132452316 Webmasterren gunea | 2007-01-12 22:09
2

Beno, ikusten dugu gutxi batzuk php ikastaroa jarraitzen ari zaretela. Hau ilusioa. Gu ikasten eta lanean gabiltza eta badakigu aspaldi ez diogula ikastaroari jarraipenik eman. Baina ez dugu ahaztu. Txoko librea dugunean jarraitzeko asmoa baitugu.

Pazientzia php ikasten ari zaretenoi eta animo!

Besarkada bat guztioi!

Gu geu.

hasier

hasier 2007-01-15 12:06 #1

Aupa lagunok,ez naiz ari zuen ikastaroa jarraitzen baina bloga askotan
bisitatzen dut zeren eta informatika ikasi  eta proiektua php-n
egin behar dut,eta  nire kabuz ikasi behar izan dut  php
liburu batekin, baina beti ere irakasle baten laguntzarekin dudaren bat
badaukat. Horrela dudak google-en begira zuen blogera iritsi
nintzen,eta sorpresa polit hau aurkitu nuen,.orain nire dudak
galdetzeko toki euskaldun bat dudalarik.Asko miresten dut zuen lana.
Jarraitu horrela,presarik gabe baina gelditu gabe.

namek

namek 2007-07-02 09:33 #2

Kaixo.
Oso ondo dago blog hau erabiltzea PHP ikasi eta irakasteko. Asko gustatzen zait euskarazko aukera hau egotea.
Ala ere jakizue, euskalsource-ko jendeak php tutorial pare bat dauzkatela ere. Hauek bezain interesgarriak dira.
Bertako tutorialak egin edo erabiltzen zaudetenoi euskalsourceko tutorialei begirada bat botatzea gomendatzen dizuet, agian bien artean gehiago ikas daiteke...
Euskalsourcen norberak tutorialak egin eta bertan denontzat uzteko aukera ere dute.

Agur eta eskerrikasko euskerazko sortzaile guztioi!

Utzi iruzkina: